ÚLTIMOS VIDEOS
Especiales
16/03/2014
Hazte socio del Abadiño K.E. |
![]() |
Retuerto 5-2 Abadiño
Alevin 14 A | 24/01/2026
Partidua oso gaizki hasi dugu. Ez gara ondo sartu partiduan eta hori asko nabaritu da, izan ere, 2. minutuan sake-banda batetik gol bat jaso dugu, horrelako gol bat ezin da onartu. Hala ere, lehen zatia nahiko ona izan da: goian presionatzen, konfiantzarekin jokatzen eta aukerak sortzen, baina baloia ez da sare barrura sartu. Atsedenaldira 1-0 galtzen joan gara.
Bigarren zatia hasi da eta gauzak ez dira hobetu. Akatsak bata bestearen atzetik etorri dira, eta Retuertok ez du barkatu. 23. minutuan bigarren gola sartu digute. Abadiñok borrokan jarraitu du, baina ez zen gure eguna. Ez genuen erritmorik presioan, ezta baloiarekin ere. 27. minutuan kontraeraso batean harrapatu gaituzte eta hirugarren gola iritsi da, partidua ia erabakita utziz.
Hortik aurrera partidua nahiko hilda egon da. Hala ere, 30. minutuan gola sartu dugu jokaldi on baten ondoren, eta Abadiñok berriro sinetsi du. Gol horren ondoren, zutoina jo dugu eta bigarrena sartzetik oso gertu egon gara. Baina futbolean barkatzen baduzu, ordaindu egiten da, eta 35. minutuan laugarren gola jaso dugu, min handia egin diguna.
Hirugarren zatian ez da ia ezer jokatu. Bi taldeek ez dute aukerarik sortu eta partidua erritmorik gabe joan da. Azkenean, Retuertok korner batetik beste gol bat sartu du, eta Abadiñok ere gola egin du partidua amaitzeko.
Talde honek askoz gehiago eman dezake, eta ez dugu horren inguruan zalantzarik. Lan gehiago egin behar dugu, akatsetatik ikasi, eta seguru gaude hurrengo partidetan beste aurpegi bat emango dugula. Aurrera Abadiño
#WeAreAbadiñoKE
|
ÚLTIMAS NOTICIAS
|
25/11/2024
Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna
|
22/10/2024
Nuevo patrocinador del Club:. MOLDETIPO GROUP
|
|
25/12/2023
Emakumezkoen Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa selekzioen arteko triangularra
|
18/06/2024
Adierazpen ofiziala - Comunicado oficia
|
|
01/11/2023
Egiluzen debuta Athleticekin
|
02/10/2022
Nuevo patrocinador - Pinturas Hibia
|